FAGUS Alkiza

Hernio-Gatzume KBE

Europar Batasunak bere lurraldean ingurumen-arazo larria antzeman zuen: biodibertsitatearen galera. Horri aurre egiteko, espezieak eta hauek bizileku duten habitatak babestea erabaki du, europar sare ekologiko bat eratuz.

Europar sare ekologiko horri Natura 2000 Sarea deritzo eta Europar Batasuneko lurraldean dauden Kontserbazio Bereziko Eremuek (KBE) eta Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuek (HBBE) osatzen dute. Eremu horiek Europar Batasunaren zuzentarauaren arabera kudeatu behar dira.

Beraz, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) bat da, Natura 2000 Sarean aurkitzen dena. Baina, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzeko, aurretik hainbat urrats eman ziren:

  • 1997. urtea: Hernio-Gazume mendiguneak interes handiko habitatak eta flora- eta fauna-espezieak dituenez, Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak hala proposatu ondoren, Hernio-Gazume Natura 2000 Sarean sartzeko zerrendan jartzea erabaki zuten.
  • 2004. urtean, Europako Batzordeak, Hernio-Gazume Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izendatu zuen.
  • 2013ko apirilak 30ean, Eusko Jaurlaritzak, Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendatu zuen. Horrela, Hernio-Gazume mendigunea Batasunaren Garrantzizko Leku (BGL) izatetik Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izatera pasa zen.

Hernio-Gatzume KBEHERNIO-GAZUME KBE

2.158 ha-ko azalera eta kareharrizko erliebe karstikoa duen mendigune honek balio handiko paisaia-multzoak ditu.

Paisaia horietan mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, kiropteroak (saguzarrak) eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria).

Larreak eta sastrakak
Kareharrizko gailurrak,
harkaiztietako kobak eta zuloak

 

Isurialdetako basoak (pagadiak, hariztiak,...)

Alkizako herriko eremuaren ia erdia, %44, Hernio-Gazumeko Kontserbazio Bereziko Eremuak hartzen du. Alde batetik Hirumugarrietatik hasi, eta aldez alde Hernio-zabaleko mugaraino; eta bestetik, Belako harkaitzetatik, Santakrutz ermita zaharraren aztarnetaraino.

Beraz, Alkizako herriko eremuaren %44a, Hernio-Gazume KBEk hartzen duenez, Alkizako Udalak, herriko biodibertsitatea zaintzearen eta ezagutaraztearen, eta gizakiok naturarekiko dugun harremana errespetuzkoa izatearen aldeko apustua egin du. Horretarako, Fagus Alkiza izeneko interpretazio zentroa ireki du herrian.

Jaitsi ezazu hemendik FAGUS Alkiza-ren aurkezpen liburuxka

Laguntzaileak

Alkizako Udala Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako FOru Aldundia Udalsarea 21 Natura 2000
NaturtzaindiaURMARA MuseoaGesto Natura

Buletinean izena-eman

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: +34 943 690 235

Sare sozialak

Sare sozial naguesietan jarraitu edo zabal iezaiguzu. Edota RSS bidez, gure berriak jarraitu.
Hemen zaude: Hasiera Zentroa Hernio-Gatzume KBE