FAGUS Alkiza

Aurkezpena

fagus-zentroaZER DA FAGUS ALKIZA

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hiru ardatz ditu: natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetatik sortzen den kultura.

Naturaren ardatzetik abiatuta, Fagus Alkizaren helburua, biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea da. Horretarako, interpretazio zentroan Hernio-Gazume KBEko biodibertsitateari buruzko informazioa aurkituko duzue; baita mendigunean egin diren eta egiten ari diren kontserbaziorako lanak ere. Gainera, zentroan erakusgai egongo dira bertako basoaren erreplika, kobazulo baten erreplika saguzar espezie ezberdinekin...

Gizakiaren ardatzari dagokionez, Fagus Alkizaren helburua, garapen iraunkorra lortzea da. Honela, biodibertsitatea kontserbatzea bermatzen da; izan ere, baserritarrei esker baitaude Hernio-Gazume KBEan hain garrantzitsuak diren larreak, pago motzak... Horrexegatik, egun baserriak pairatzen duen egoera kontuan izanik, Fagus Alkiza ere hausnarketa-gune eta aukerak bilatzeko abiapuntua da.

Bestalde, interpretazio zentro honetan, alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana ezagutarazi nahi da. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak...

Kulturarena azken ardatza izanik, kontuan hartu beharrekoa da, garaiak aldatzen doazela eta horrekin batera ohiturak, ustiapen ereduak, ingurumenarekiko harremanak, kontsumoa… Beraz, kultura aldaketaz hitz egiten arituko ginateke. Hori dela eta, zentroaren helburua da landa eremuan kultura era integralean sustatzea.

enborrak

Hortaz, Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa Hernio-Gazume KBEaren erakusleiho izateaz gain, herritarren, baserritarren, naturazaleen, artisten, mendizaleen hausnarketa-gune eta topagunea da. Gainera, zentroak urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu, besteak beste: hitzaldiak, eskoletako umeekin mendi-irteera (Itxuraingo bira), tailerrak...

Laguntzaileak

Alkizako Udala Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako FOru Aldundia Udalsarea 21 Natura 2000
NaturtzaindiaURMARA MuseoaGesto Natura

Buletinean izena-eman

Kontaktua

Gurekin harremanetan jartzeko:

  • Telefonoa: +34 943 690 235

Sare sozialak

Sare sozial naguesietan jarraitu edo zabal iezaiguzu. Edota RSS bidez, gure berriak jarraitu.
Hemen zaude: Hasiera Zentroa