Alkizako Hernio-Gazume Kontserbazio Bereziko Eremua Natura 2000 Sare europarraren barruan aitortutako landa-ingurune aparta da. Bertan, besteak-beste, babestuta dauden hainbat animaliza espezie bizi dira, esate baterako saguzarrak. Non ezkutatzen dira ordea? Zer dakizu, baina, ugaztun txiki hauei buruz? Jolastuz ikasi nahi baduzu, zatoz Jorge Gonzalez Naturtzaindiako kidearekin batera egingo dugun ibilbide gidatura. Goza dezagun naturaz!

EGUNA: urriaren 26a
ORDUA eta TOKIA: 10:00etan plazatik abiatuta.
ZAILTASUN MAILA: ertaina. Gutxi gora behera, hiru orduko iraupena izango du.
HIZKUNTZA: bisita gazteleraz egingo dugu.
IZENA EMATEKO: kultura@alkiza.eus
PREZIOA: 12 urtera artekoek eta alkizarrek dohainik, gainerakoek 4 € ordaindu beharko dituzte bisita egunean bertan.

PRENTSAN: Animalia gautar bitxi horiek (TEKNOPOLIS)