Alkizako altxorren artean hainbat koba ere baditugu, Olatzazpikoa esate baterako. Aita Barandiaranen gidaritzapean hainbat indusketa egin ziren bertan. Azterlan horiek emaitza oparoak eman zituen. Udalak hasitako bide horri jarraipena eman nahio dio, eta bere xedea da etorkizunean indusketa lanekin jarraitzea. Horretarako, baina, hainbat urrats egin behar dira aurretik. Urriaren 17an, Jesus Tapia, Aranzadiko arkeologoaren zuzendaritzapean koba txukunduko dugu auzolanean.

Auzolanean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, aforoa oso mugatua baita. Horretarako, deitu edo bidali watsapp mezu bat 688 604 466 zenbakira. Edo, nahiago baduzu, bidali  emaila kultura@alkiza.eus helbidera.

Olatzazpiko koban ateratako argazkiak