Fagus Alkizan hainbat kultur ekitaldi eta sustapen ekintza egin ohi ditugu. Bai artea eta gizakiak naturan egiten duen partehartzea ezagutzera emateko bai jarduera berriak sortzeko ere.

Hona hemen adibide batzuk.

Sormenaren Kabia 2021

Jendaurrean aurkeztu dituzte euren lanak Ione Larrago ilustratzaileak eta Joseba Agirrezabalaga artista plastikoak

Fagus Alkiza interpretazio-zentroan egin da ekitaldia eta Sormenaren Kabia Bekaren irabazleek herritarren aurrean azaldu dituzte euren proiektuak.

Ohiko legez, Unai Sorarrain bideogileak egindako ikus-entzunezkoak proiektatu dira. Sorarrain bi sortzaileen bidelaguna izan da prozesuan zehar eta hala, bideo horietan artista bakoitzak egonaldian zehar egin duena jaso da. Emanaldiaren ostean irabazle bakoitzari hitza eman zaio, baita bertaratutakoei ere.

Bi artistak pozik agertu dira Sormenaren Kabia Bekari esker burutu duten lanarekin eta biek eskertu nahi izan dute herritarrek zein antolatzaileek eskainitako harrera beroa.

Sormenaren Kabia 2020

Idoia Unzurrunzaga Llach argazkilariak eta Maria Andres Sanz dantzariak irabazi dute aurtengo SORMENAREN KABIA beka. Iraila eta azaroa bitartean Alkizan izango dira euren proiektuak burutzeko.

Irailaren 9an prentsaurrekoa eskainiko dugu eta bertan izango dira SORMENAREN KABIAN parte hartuko duten bi artistak. Unzurrunzagak eta Andresek Alkizako egonadian zer  egin nahi duten azaltzeaz gainera,  hirugarren ekitaldian jasotako lanen inguruko xehetasunak aditzera emango ditugu.

Sormenaren Kabia 2019

2019ko urtean, 2 artista jardun dira gure kabia eraikitzen, beraien egonaldian zehar sortutako arte lanak nola sortu dituzten ikusi eta gozatu ahal izan dugu.

Artista hauek Beñat Ralla eta Nagore Legarreta izan dira, hona beraiek sortutako lanen aurkezpen bideo batzuk:

Sormenaren Kabia 2018

2018ko urtean, 2 artista jardun dira gure kabia eraikitzen, beraien egonaldian zehar sortutako arte lanak nola sortu dituzten ikusi eta gozatu ahal izan dugu.

Artista hauek Txiki Keixeta eta Kimia Kamvari izan dira, hona beraiek sortutako lanen aurkezpen bideo batzuk:

Gema Arrugaeta, argazki erakusketa

2018-ko Ekainak 22-tik – Uztailak 22-ra ikusgai izan zen FAGUS-en.

Irudigileen topaketa 2018

2018-ko Maiatzak 26-ean Alkizan FAGUS-ek antolatuta, irudigileen topaketa ospatu zen.