Argazkiak

Gu bisitatzera etorri zaretenak

Hemen ikus ditzakezue guri bisitatzen izan zareten batzuen argazki adibideak. Flickr-en sortuta dugun galerian, gehiago. Hemen helbidea: https://www.flickr.com/photos/123493220@N06/albums


2019-ko urriak 18-an Laskorain Ikastolako ikasle eta irakasleen bisita izan dugu. Mila esker eta nahi duzuenean etorri!

2019ko irailaren 14ean, Hernio-Gazumeko zuhaitz lepatuak ezagutzeko egin genuen ibilbideko argazkiak dira. Valentin Mugerza, Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria izan genuen gidari.

Hernioko gailurren azpian, bada pago motzen sail erraldoi bat. Bertako egurrarekin egindako barkuek urruneko itsasoak zeharkatu zituzten eta sortutako ikatzarekin berotzen zituzten industrietako labeak. Garai hartako lanek itsura magikoa eman diete Alkizako basoei. Zuhaitzen artean oinez pasa genuen larunbat goiza (irailaren 14a). Valentin Mugerza Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria da eta 15 urte daramatza zuhaitz lepatuekin lanean. Gozamena izan da bere azalpenak entzutea. Mila esker Valentin.

Ibilbidean Euskal Herriko hainbat herritako lagunak izan genituen, mila esker etorri zineten guztio!Aipamen berezia egin nahi diegu Nomad Studioko lagunei, Elik eta Carlosek ikusgai dituzuen argazki eder hauek oparitu dizkigute eta.

Argazkiak: Nomad Studio

2019ko uztailaren 20ean, Hernio-Gazumeko hegaztiak ezagutzeko, Jabier Vazquez basozainarekin egindako bisita gidatua.

“NATURA, GIZAKIA ETA ARTEA” SORTZAILEEN II. TOPAKETA, Uztailak 6, 2019 (Argazkiak: ATARIA)

Xanti Pagola entomologoarekin, Hernio-Gazumeko insektuak ezagutzen

Xanti Pagola entomologoarekin batera ezagutu ditugu Hernio-Gazumeko intsektuak. Goiz bikaina pasa dugu.

Alkizako Eskola Baso Eskola proiektua

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren bitartez, Alkizako Eskola Baso Eskola proiektua txertatzen ikastetxe aintzindaria izan da. Proiektua Haur Hezkuntzan gauzatzen da Alkizako Udalak zein Fagus Alkizak proiektua Lehen Hezkuntzara era luzatzea nahi du. Horretarako bidean, Aranzadirekin batera proiektu piloto bat garatu dugu Alkizako Eskolan.

Aranzadik ikasleentzako bost unitate didaktiko prestatu ditu. Natura ezagutuz, matematika, biología, geografía eta bestelako gaiak landu dituzte Alkizako neska-mutilek. Gelan ikasitakoa, mendian ikusi dugu bertatik-bertara.

Ideabat elkarteko boluntarioak Alkizan izan ziren 2019-ko martxoaren 16ean

FAGUS ALKIZA INTERPRETAZIO ZENTROAN eta Koldobika Jauregiren Ur mara Museoan bisita berezia izan genuen martxoaren 16ean. SORMENAREN KABIA ARTISTENTZAKO EGONALDIEN lehen edizioan parte hartu zuen Alvaro Aroca artista txiletarrak ,eta, orduz geroztik elkarrekin harremanetan gaude.

Alvaro Aroca Bilbon bizi da eta beste kide batzuekin batera IDEA BAT ELKARTEA sortu zuten orain urte batzuk. Gaur egun, “Eco indagaciones. 2ª parte, concienciación medioambiental a través de las experiencias sensoriales en espacios protegidos del Pais Vasco” delako proiektua dute esku artean eta Alkizan izan ditugu bisitan. Natura eta artea nola uztartzen diren ikusi ahal izan dugu, bertatik-bertara,  Alkizako paraje ederretan. Miriam Martínez eko-artista gurekin izan da. Ibilbidean zehar, Hernio-Gazumeren edertasunaz gozatzera etorri den boluntario taldearekin natura eta artea uztartzen dituen jolasak egingo ditu.

Beste bisita batzuk: