Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa urte osoan zehar bisitatu daiteke, baina, komenigarria da joan aurretik deitzea, irekita dagoela dela bermatzeko.

Fagusek, bestalde, ikastetxeentzat zein bestelako taldeentzat bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du. Edozein kasutan ere, ezinbestekoa da aldez aurretik hitzordua zehaztea.

Publiko orokorrarentzako bisita gidatuak

Fagusek publiko orokorrarentzako hiru bisita gidatu ezberdin eskaintzen ditu:

1. Alkizako Baserri Paisaien Ibilbidea
2. Saguzarren Ibilbidea
3. Gautxorien Ibilbidea

Ibilbideak ikusi
  • Zentroak berak bisita gidatuak egiteko egutegi zehatz bat eskainiko du (web orrialdean zehaztuko da) baina, eskaripean ere egin ahal izango dira taldeentzat.
  • Bisitak Alkizako plazan hasi eta Interpretazio Zentroan bukatuko dira, hirurak dira zirkularrak.
  • Bisita egiteko ordutegia taldearekin adostuko da aldez aurretik.

TARIFAK

  • Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa bisitatzea doakoa da.
  • Ibilbide gidatua eta Zentroa bisitatzea : 7 € kobratuko zaizkio heldu bakoitzari.
  • Ibilbide gidatua eta Zentroa bisitatzea : hamabi urtera arteko haurrentzat doakoa izango da (haurrek heldu baten konpainian joan beharko dute).
  • Ibilbide gidatua eta Zentroa bisitatzea : langabetuentzat, jubilatuentzat eta euskaltegientzat: 5 € kobratuko zaizkio bisitari bakoitzari.

TURISTA ARDURATSUAREN GIDA

“Turista arduratsuaren gida” aholku gida praktikoa da, eta lagungarria egingo zaizu bidaia aberasgarri eta jasangarriez gozatzeko. Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako 17 helburuetan, Turismorako Munduko Kode Etikoan eta Turismo Jasangarriaren Mundu Gutunean (ST+20) oinarritzen dira aurkezten dizkizugun aholkuak.

Turista arduratsuaren gida jaitsi (PDF)

ERRESERBA EGITEKO

Telefonoa: 688 604 466
Helbide elektronikoa: kultura@alkiza.eus

Ikastetxeentzako bisita gidatuak

Luzera eta zailtasun maila ezberdinetako bisita gidatuak egiteko aukera eskaintzen du Fagus Alkizak. Ibilbideak bi multzotan sailka ditzakegu:

1- BABESTUTAKO LANDARE ETA ANIMALIA ESPEZIEAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK
Hernio-Gazumen mehatxatutako fauna espezieak bizi dira: hildako egurrean bizi diren intsektu deskonposatzaileak, saguzarrak eta hegazti harrapariak (sai arrea eta sai zuria) esate baterako. Espezie hauek eta euren habitatak ezagutzeko bi ibilbide proposatzen dizkizuegu: Askantxoko bira edo Itxuraingo bira.

Askantxoko Ibilbidea edo Saguzarren Ibilbidea
Itxuraingo Ibilbidea edo Gautxorien Ibilbidea

Ibilbideak ikusi

2- ALKIZAKO BASERRI PAISAIA EZAGUTZEKO IBILBIDEA

Alkizako paisaiak ez dira guztiz modu naturalean sortu, ez eta inguruko herrietakoak ere. Nekazaritzak zein abeltzaintzak eragin zuzena izan dute eta ibilbide hau eginez, ikasleek, gure arbasoek paisaiaren eraikuntzan izan duten eragina eta garrantzia ulertzeko modua izango dute. Gainera, baserriak berak urteetan zehar izan duen bilakaera zein den ikasteko modua ere eskaintzen du ibilbide honek.

BISITA GIDATUAK. INFORMAZIO OROKORRA

  • Fagus Alkiza zentroa urte osoan bisitatu daiteke (aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da).
  • Bi kanpaina eskaintzen dira: udaberrikoa ( martxoa-ekaina) eta udazkenekoa: ( iraila-urria).
  • Bisitak astegunetan egingo dira.
  • Bisitak Alkizako plazan hasiko dira eta aurrez aukeratutako ibilbidea egin ostean Interpretazio Zentroan bukatuko dira.
  • Bisitak aldez aurretik erreserbatu beharko dira. Eguna eta ordutegia ikastetxeekin adostuko dira.
  • Gutxienez hamabost egun lehenago egin beharko da erreserba.
  • Ikasleez gainera, gutxienez , ikastetxeko irakasle batek ere parte hartu beharko du Zentroko gidarekin batera bidea egiteko.

ERRESERBA EGITEKO

Telefonoa: 688 604 466
Helbide elektronikoa: kultura@alkiza.eus

TARIFAK

Haur bakoitzeko 3€ kobratuko da .
Ikas materiala prezio horren barruan dago.

Ikastetxeentzako eskaintza jaitsi (PDF)