Zer da FAGUS Alkiza?

Fagus Alkiza Interpretazio Zentroak hiru ardatz ditu: natura, bertan jarduten duen gizakia eta bi horien arteko harremanetatik sortzen den kultura.

Aurkezpen liburuxka (PDF)

Natura

Naturaren ardatzetik abiatuta, Fagus Alkizaren helburua, biodibertsitatea kontserbatzea eta areagotzea da. Horretarako, interpretazio zentroan Hernio-Gazume KBEko biodibertsitateari buruzko informazioa aurkituko duzue; baita mendigunean egin diren eta egiten ari diren kontserbaziorako lanei buruzkoa ere. Gainera, zentroan erakusgai daude bertako basoaren erreplika, kobazulo baten erreplika saguzar espezie ezberdinekin…

Gizakia

Gizakiaren ardatzari dagokionez, Fagus Alkizaren helburua, garapen iraunkorra lortzea da. Honela, biodibertsitatea kontserbatzea bermatzen da; izan ere, baserritarrei esker baitaude Hernio-Gazume KBEan hain garrantzitsuak diren larreak, pago motzak… Horrexegatik, egun baserriak pairatzen duen egoera kontuan izanik, Fagus Alkiza hausnarketarako gunea ere bada. .

Bestalde, interpretazio zentro honetan, alkizarrek beren historian zehar ingurunearekin izandako harremana ezagutarazi nahi da. Horretarako, bilduriko ondasun kulturalak bertan ikusgai egongo dira: txondorra, karobiak…

Kultura

Gizartea etengabe aldatzen ari da: ekonomikoki, sozialki, kulturalki…eta horrekin batera ohiturak, ustiapen ereduak, ingurumenarekiko harremanak, kontsumoa  etabar. Fagusek gizartearen aldaketetara egokitu nahi du eta bere helburuetako bat landa-eremuan kultura era integralean sustatzea da.