Argazkiak: Gipuzkoako Foru Aldundia

“Ondarea Plazara” lelopean gauzatuko dira aurtengo jardunaldiak eta orotara, Euskal Herriko 32 herrik parte hartuko dute, tartean Alkizak.

Gaur goizean aurkeztu dira Ondarearen Europako Jardunaldiak. Bertan izan dira besteak-beste, Iñaki Irazabalbeitia, Alkizako alkatea, Denis Itxaso, Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua eta Maria Jose Telleria, Kultura zuzendaria.

Europako Kontseiluaren ekimen honen xedea ondarearen garrantzia balioetsi eta herritarrei gerturatzea da.  Edizio honen ardatza Ondarea plazara! izango daAurten, publikoari eskatuko zaio esploratu ditzala aisialdiak ondarearekin zerikusian dituen osagai ukigarriak eta ukiezinak.

Gai zabala denez, ekitaldi honetako programaren barruan aisialdi ekintza ugari dago.  Jendeak gozatu ahal izango du hainbat ekintzarekin: ikuskizunak, bisita eta ibilbide gidatuak edo antzeztuak, jardunaldi edo lantegi gastro-kulturalak, erakusketa fisikoak eta birtualak eta abar.

62 jarduera aurkeztu dira, Gipuzkoa osoko 32 udalerrietan egingo direnak, eragile publiko nahiz pribatu askoren bitartez, hartara jendeak, egun batzuetan zehar, aukera izan dezan ondarearekin zerikusia duten baliabide ugaritara iritsi eta ezagutzeko, ohikoa ez den modu batean, gainera.

Alkiza Ondarearen Europako Jardunaldietako protagonistetako bat izango da.Asko dira  Hernio-Gazumen ditugun altxor naturalak, bada, horietako batzuk ezagutzeko aukera eskainiko digu ekimen honek. Hala nola, irailaren 14an, zuhaitz lepatuak zer diren, zergatik eta nola lepatzen ziren ezagutzeko aukera izango da antolatu dugun ibilbidean. Urriaren 19an berriz, saguzarrei buruzko xehetasunak ezagutzeko aukera izango da egingo dugun ibilbidean zehar. Argibide gehiago eskura dituzue Fagus Alkiza Interpretazio Zentroaren atarian: www.fagus-alkiza.com.

Jardunaldi hauek herritarrengana hurbiltzeko asmoz, Foru Aldundiak esku-orriak inprimatu eta banatu ditu, gure lurraldeko aisialdi gune guztietan, liburutegietan eta kiroldegietan. Laster Alkizako udal bulegoan ere eskura izango duzue.

Programa osoa eskuragarri dago Gipuzkoa.eus webgunean: https://www.gipuzkoa.eus/es/web/kultura/patrimonio/proyectos/jornadas/europeas